Lourdes Moruga Sebastián
10/04/2025 2025-04-11 16:36
Genero indarkeriari buruzko irakasle espezialista
Psikologoa, Gizarte Hezitzailea, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeko Masterra eta Haur eta Nerabeen Psikoterapian espezialista naiz.
20 urteko esperientzia dut Gizarte Zerbitzuen barruan emakumeen aurkako indarkeriaren arloan lanean, udal eta foru mailan.
Irakasle gisa, hamarkada bat baino gehiagoan, ikastaro hauek eman ditut: “Genero biktimak diren emakumeen seme-alabekin esku Hartzea”, “Emakumea, indarkeria eta erresilientzia” eta “Emakume migratzaileak eta genero indarkeria”, hainbat erakunde pribatutan eta publikotan, hala nola Foru Aldundietan eta EAEko udaletan zein kanpokoetan.
Nire ustez, etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da zuzeneko esku hartzean lan ona egiteko. Nire ikastaroetan erabiltzen dudan metodologia praktikoa da eta, horretarako, prestakuntza orduak jakintzak eta esperientziak partekatzeko gune egoki bihurtzen ditut, hurbiltasuna, enpatia, pazientzia eta teoriaren eta praktikaren arteko oreka aplikatuz.
Emakumeen aurkako indarkeria lantzen dut, esku hartzetik, hausnarketatik, profesionalen autozaintzatik eta helduengan eta adingabeengan dituen ondorioetatik abiatuta.