Indarkeria matxistaren seme-alabak: hurbiltzea eta esku hartzeko teknikak
Ikastaro honek indarkeria matxistak markatutako familia testuinguru batean hazten diren haurren errealitate konplexu eta zailera hurbiltzen zaitu, erreparazio emozionalean laguntzen du eta haien erresilientziarako ezaugarriak eta zutabeak indartzen ditu.
Landuko dituzun gaiak
- Indarkeria matxista eta haurren tratu txarrak: adingabeei buruzko lege esparrua eta prozesu juridikoak.
- Adingabeak eta familia eta gizarte testuingurua: erreferentziazko figurak, dinamikak, rolak eta atxikimendu motak.
- Tratu txar motak, ondorioak eta arrisku eta babes faktoreak.
- Detekzioa eta deribazioa: noiz eta nola.
- Zuzenean eta zeharka esku hartzeko tresnak.
- Profesionalen autozaintza.
Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…
Profesionala bazara gizarte hezkuntza, gizarte lan, gizarte integrazio, psikologia, hezkuntza sistema edo osasun sistemaren arloetan.
Metodologia eta baliabideak
Ikastaro birtual honetan parte hartzeko 50 ordu inbertitu beharko dituzu, 5 astetan banatuta. Egingo duzun lana asinkronoa izango da, Moodle plataformaren bidez denbora gehienean. Hala ere, ordubeteko saio sinkrono bat egingo dugu, apirilaren 30ean, 18:00etatik 19: 00etara, Teams bideokonferentzia tresnan.
Gogorarazten dizugu:
- Ikastaroa hasi baino egun batzuk lehenago, zure erabiltzaile izena eta plataformara sartzeko pasahitza jasotzen dituen mezu elektroniko bat jasoko duzu.
- Saioa ez dugu grabatuko eta zuk ere ez duzu grabatzeko baimenik izango.
Ikaskuntza esperientzia honek ikuspegi praktikoa du, parte hartzailea, eta ezagutza elkarrekin eraikitzera bideratuta dago. Edukiak hainbat ardatzetan banatuko da eta modu integratzailean lantzen joango zara, zure errealitate profesionalarekin konektatuta.
Jarduerak:
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea
- Moodleko foroetako dinamikak
- Banakako ariketa praktikoak
- Funtsezko oinarri teorikoen azalpena
- Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikoki aztertzea
Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu
- Gailu bat: ordenagailua, tableta, smartphonea…
- Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez
- Microsoft Teamserako sarbidea.
- Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
- Konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago gutxienez, dena ondo dagoela egiaztatzeko.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Ikastaroan parte hartzeari buruzko zalantzarik baduzu edo laguntza behar baduzu, bidali mezu bat: lourdesmoruga@zerbitzuak.org edo deitu telefonoz, 688 72 21 37 (Oscar Granado). Zuri laguntzeko gertu gaude!