Dolua: hasierako laguntzarako gakoak
Dolua adierazteko dauden modu askotarikoak eta pertsona bakoitzaren beharrizan bereziak ezagutzen lagunduko dizu. Babes pertsonalizatu eta eraginkorra nola eskaini ulertuko duzu. Gainera, egunerokoan aplikatzeko jarraibide praktikoak izango dituzu, eta beste prtsonak beren dolu-prozesuan laguntzen dituzun bitartean zeure burua zaintzeko funtsezko gaitasunak garatuko dituzu.
Landuko dituzun gaiak
- Dolua ulertzen: definizioa eta kontzeptu garrantzitsuenak.
- Dolu-mota desberdinak: identifikatu eta ulertzea.
- Doluko elementuak: zereginak, baimenak eta mito ohikoak.
- Dolu-prozesuan hasierako laguntzarako estrategiak.
- Zure burua zaintzea besteak zaintzen dituzun bitartean: emozioen kudeaketa dolu-laguntzako prozesuan.
Ikastaro hau interesgarria egingo zaizu baldin eta…
Gizarte-hezkuntzako, gizarte-laneko, gizarte-integrazioaren arloko, psikologiako, hezkuntza-sistemako edo osasun-sistemako esparruetako profesionala zara eta pertsonak laguntzen dituzu.
Metodologia eta baliabideak
%100 online ikastaroa, bi saio sinkronotan banatuta, bakoitza bi orduko iraupenarekin, Teams plataforman.
Ikaskuntza-esperientzia honek ikuspegi teoriko-praktikoa eta parte-hartzailea du, eta ezagutza elkarrekin eraikitzera bideratuta dago. Edukiak modu integratzailean landuko dituzu, zure eguneroko errealitate profesionalarekin lotuz.
Jarduerak
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea: eguneroko egoeretara aplikatzea.
- Talde-dinamikak: beste pertsona batzuengandik partekatu eta ikasiko duzu.
- Oinarri teorikoen azalpena: teoria ezagutu eta sendotzea.
- Bideo, irudi edo testuen ikus-entzunezko eta analisi kritikoa.
Ikastaroa bukatzean, webgrafia, bibliografia eta gainerako materialak zurekin partekatuko ditugu.
Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu
- Gailu bat: ordenagailua, tableta edo smartphonea.
- Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez.
- Microsoft Teamserako sarbidea.
- Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
- Saioa hasi baino gutxienez 10 minutu lehenago konektatzea guztia ondo dagoela egiaztatzeko.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Saioak ez direla grabatuko eta zu ere ez zaudela hori egiteko baimenduta gogorarazten dizugu.