Haurren sexu-abusuaren eta arrisku digitalen aurrean esku-hartzeko profesionalentzako gakoak
Haurren Sexu Abusua (HSA) errealitate konplexua da, bai arrisku-egoeren detekzioan, bai esku-hartzean.
Formazio honek haur eta nerabeekin lan egiten duten profesionalei tresnak eta gakoak eskaintzen dizkie, sexu-abusu posibleak identifikatu eta behar bezala bideratzeko, baita sexualitatearekin lotutako IKT erabilera desegokiak ulertu eta lantzeko ere.
Landuko dituzun gaiak
- HSAraren definizioa eta ondorioak.
- Detekziorako gako nagusiak.
- Susmoen balorazio-tresna.
- Zer egin eta zer ez egin HSA susmo baten aurrean.
- Ondorioak eta esku-hartze moduak.
- Sexualitatea Interneten.
- Sexualitate digitalaren eragina garapen psikosexualean.
- Kasuen analisia.
Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…
Gizarte-hezkuntza, gizarte-lana, gizarteratzea, psikologia, hezkuntza sistema, osasun sistema, polizia edo justizia arloetan lanean badiharduzu eta pertsonak laguntzen badituzu.
Metodologia, ebaluazioa eta baliabideak
Ikastaroak 14 orduko iraupena du, hiru saiotan banatuta: bi 5 orduko eta beste bat 4 ordukoa, Bilbon, Madariaga etorbidea 1, 4. solairua.
Ikastaroak ikuspegi praktiko eta parte-hartzailea du, eta ezagutza eraikuntza kolektiboa sustatzen du. Edukiak era integratzailean landuko dituzu, zure errealitate profesionalarekin konektatu ahal izateko.
Ikastaroaren amaieran, webgrafia, bibliografia eta gainerako materialak partekatuko ditugu.
Jarduerak
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea: eguneroko egoeretan aplikatzea.
- Funtsezko oinarri teorikoen azalpena: ezagutza eskuratzea eta sendotzea.
- Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikotasunez aztertzea.
Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu
- Papera eta boligrafoa.
- Tableta edo ordenagailua, oharrak digitalki hartu nahi badituzu.
- Smartphone bat.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).