Ikasle disruptiboak: emozionalki lotzeko eta eusteko estrategiak – BoganFor

Ikasle disruptiboak: emozionalki lotzeko eta eusteko estrategiak

Ikastaro honek nerabezaroaurreko eta nerabezaroko etapak hobeto ezagutzeko aukera emango dizu, eta hezkuntza-testuinguruko jokabide disruptiboak ulertzen lagunduko dizu.

Aldi berean, loturan eta emozioei eustean oinarritutako estrategiak ikasiko dituzu, gazteei beren emozioen kudeaketan laguntzeko, harremanak sendotzeko eta bizitzako erronkei modu eraikitzailean aurre egiteko trebetasunak garatzeko, konfiantza-giroa eta erresilientziaren sustapena lortzeko orduan eragin positiboa izan dezaten.

Landuko dituzun gaiak

  • Garapen neuropsikologikoa nerabezaroaurrean eta nerabezaroan: nola gertatzen da? Eta, nola eragiten dute bizipenek garapenean?
  • Jokabide disruptiboak, barneratzaileak eta autolitikoak: zein da horien jatorria? eta, zergatik areagotzen dira nerabezaroan?
  • Eustea eta laguntzea: lotura-estrategiak eta emozioei eusteko estrategiak
  • Kasu praktikoak: teoriatik ekintzetara, kasu errealekin landuz.

Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…

Hezkuntza-arloko profesionala bazara, edo Hezkuntza eta Psikopedagogia Orientazioko talde batekoa bazara; edo, prestakuntza-ekintza honen gaiekiko interes/sentsibilitate berezia baduzu.

Metodologia eta baliabideak

Ikastaro hau % 100 online da eta 1,5 orduko 2 saio sinkronotan garatzen da Teams plataformaren bidez.

Ikaskuntza-esperientzia honek ikuspegi praktikoa eta parte-hartzailea du, eta ezagutza guztion artean eraikitzera bideratuta dago. Gainera, edukiak modu integratzailean landuko dituzu, zure errealitate profesionalarekin lotu ahal izateko.

Ikastaroa amaitzean, webgrafia, bibliografia eta gainerako materialak partekatuko ditugu zurekin.

Jarduerak

  • Benetako kasuak eztabaidatzea eta kontrastatzea: eguneroko egoeretan aplikatzea.
  • Talde-dinamikak: beste pertsona batzuengandik partekatu eta ikasiko duzu.
  • Oinarri teorikoen azalpena.
  • Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikotasunez aztertzea.

Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu

  • Gailu bat: ordenagailua, tableta edo smartphonea.
  • Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez.
  • Microsoft Teamserako sarbidea.
  • Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
  • Konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago gutxienez, dena ondo dagoela egiaztatzeko.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Gogorarazten dizugu saioak ez ditugula grabatuko eta zuk grabatzea ere ez dagoela baimenduta.
920x580_13_Imagen alumnado disruptivo

35,00 

Egoera
Irekita
Hizkuntza
Gaztelania
Plazak
Eskuragarri
Orduak
3
Data
2025/06/24-25
Ordutegia
11:00-12:30
Lekua
Online (Teams)

Don't have an account yet? Sign up for free

No apps configured. Please contact your administrator.
No apps configured. Please contact your administrator.