Mentalizazioa eta emozioen kudeaketa: Aliatu bat gizarte- eta hezkuntza-harremanean
Ikastaro honek laguntzen dituzun pertsonen jokabidetik harago doan begirada bat emango dizu. Haien beharretatik begiratzen eta laguntzeko harremanean modu egokiago batean kokatzen lagunduko dizuten tresnak aurkituko dituzu. Zure ongizate emozionala eta laguntzen dituzun pertsonena sustatzen eta hainbat egoera emozional kudeatzen ikasiko duzu.
Landuko dituzun gaiak
- Loturak eta pentsamenduak: atxikimendu eta mentalizazioari buruzko begirada teorikoa
- Kudeaketa emozionala harreman soziohezitzailean
- Esku hartze soziohezitzailerako ekarpenak
- Nola pentsatzen dugun eta nola sentitzen dugun ulertzea
- Pentsatzea zaila denean: egoera aurrementalizatzaileak ulertzea
- Pentsamendua ahalbidetuz: jarrera mentalizatzailea bultzatzeko gakoak
- Mentalizazio indibiduala eta taldekoa esperientziaren bidez: tresna praktikoak.
Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…
Gizarte hezkuntza, gizarte lana, gizarte integrazioa, psikologia, hezkuntza sistema edo osasun sistemako profesional talde bateko kidea bazara eta pertsonen laguntza prozesuetan lan egiten baduzu.
Metodologia eta baliabideak
Ikastaro hau % 100 online da eta 2,5 orduko 4 zuzeneko saiotan garatzen da Teams plataformaren bidez.
Ikaskuntza-esperientzia honek ikuspegi praktikoa eta parte-hartzailea du, eta ezagutza guztion artean eraikitzera bideratuta dago. Gainera, edukiak modu integratzailean landuko dituzu, zure errealitate profesionalarekin lotu ahal izateko.
Ikastaroa amaitzean, webgrafia, bibliografia eta gainerako materialak partekatuko ditugu zurekin.
Jarduerak
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea: eguneroko egoeretan aplikatzea.
- Talde dinamikak: beste pertsona batzuekin partekatu eta haiengandik ikasiko duzu.
- Funtsezko oinarri teorikoak azaltzea: teoria ezagutzea eta sendotzea.
- Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikotasunez aztertzea.
Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu
- Gailu bat: ordenagailua, tableta, smartphonea…
- Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez.
- Microsoft Teamserako sarbidea.
- Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
- Konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago gutxienez, dena ondo dagoela egiaztatzeko.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Gogorarazten dizugu saioak ez ditugula grabatuko eta zuk grabatzea ere ez dagoela baimenduta.