Sexua, adingabeak eta internet: pentsatzea, ulertzea eta artatzea.
Ikastaro honek sareen bidez izaera sexualeko edukien kontsumoak Haur eta Nerabeen garapen psikosexualean duen inpaktua ulertzeko eta horren aurrean nola kokatu ulertzeko gakoak ematen dizkizu.
Eduki sexualera online erraz sartzeak (webguneak, plataformak eta sare sozialak), eduki erotiko eta pornografikoarekiko interakzio goiztiarra ahalbidetzen du. Osagai horiek eragin handia dute bai kontsumitzen duten haurrengan bai inguruan dituzten figura helduengan. Rol profesionaletik, ezinbestekoa da fenomenoa ezagutzea eta lasaitasuna sortzen duten eta garapen psikosexual eta emozional onaren alde orientatzen duten jarduerak garatzea.
Landuko dituzun gaiak
- Garapen psikosexuala eraikitzen. Pubertaroaren aurretik eta ondoren.
- Sexualitatea Interneten: edukiak, porno orriak eta sare sozial pornografikoak.
- Delitu sexualak: sextinga eta groominga.
- Kapital erotikoa: erakargarritasun sexuala negozio gisa.
- Inpaktua garapen psikosexualean.
- Jarduteko gakoak: zer egin eta zer ez egin.
- Kasu praktikoak.
Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…
Pertsonei laguntzen badiezu eta profesionala bazara gizarte hezkuntza, gizarte lan, gizarte integrazio, psikologia, hezkuntza sistema, osasun sistema, sistema polizial edo judizialaren arloetan.
Metodologia eta baliabideak
Ikaskuntza ekintza honek 4 orduko iraupena du, saio batean, maiatzaren 16an 10:00etatik 14:00etara, Bilbon, Madariaga etorbidea 1, 4. solairuan.
Ikastaroaren ikuspegia praktikoa eta parte hartzailea da eta ezagutza elkarrekin eraikitzea sustatzen du. Gainera, edukiak modu integratzailean lantzen joango zara, zure errealitate profesionalarekin konektatu ahal izan ditzazun.
Jarduerak:
- Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikoki aztertzea.
- Funtsezko oinarri teorikoak azaltzea: teoria ezagutzea eta sendotzea.
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea: eguneroko egoeretan aplikatzea.
Ikastaroa amaitutakoan, webgrafia , bibliografia eta gainerako materialak partekatuko ditugu zurekin.
Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu
- Papera eta boligrafoa.
- Tableta edo eramangarria, apunteak formatu birtualean hartu nahi badituzu
- Smartphone bat.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Gomendatzen dizugu saioa hasi baino 10 minutu lehenago iristea eta modu aktiboan eta propositiboan parte hartzea.