Alberto Rodríguez González
10/04/2025 2025-04-11 16:35
Harrera espezializatuko (PAFE) eta adopzioko irakaslea
Psikologian lizentziatua naiz (Deustuko Unibertsitatea), Practicioner PNLn diplomatua eta familia eta banakako terapeuta. Nire ezagutza arloak hauek dira: haurtzaroaren babesa, familia harrera, egoitza harrera, adopzioa, osasun mentala, traumaren lanketa edo arrisku jokabideak, hala nola indarkeria edo suizidioak. Erakunde eta instituzioen gainbegiratzean ere lan egiten dut
Duela 15 urte baino gehiagotik, Agintzariko ADO PTIA Zerbitzuan lan egiten dut, harrera eta adopzioko arreta psikosozialean. 2006 eta 2014 artean, Bizkaiko Harrera eta Adopzio Zerbitzu publikoetako Agintzariko zuzendari izan nintzen. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Harrera Espezializatuko Zerbitzuko arduraduna naiz.
Nire prestakuntza eta gainbegiratzearen ezaugarriak esperientzia, ezagutza eta zentzuzko arrazoian oinarritzea eta oso metodologia malgua aplikatzea.
Artikulu ugari argitaratu ditut eta haurren babesgabetasunari buruzko hainbat ikerketatan parte hartu dut, batez er e familia harreraren eta adopzioaren inguruan, ezbehar goiztiarren espektroaren, haurren traumaren eta familian esku hartzearen barruan.
Nire lanaren eta irakurketaren zale amorratua naiz. Ez naiz kirolzalea.