Miguel Salgado Subiza
10/04/2025 2025-04-11 16:36
Mentalizazioko irakaslea eta haurren babesean aditua
Antropologoa eta irakasle diplomaduna naiz. Zaurgarritasun handiko nerabe eta gazteekin 20 urtez lan egin dut eta, duela hiru urtetik, pertsonan oinarritutako arreta helduentzako gizarteratzeko etxebizitzetara eramaten saiatzen ari naiz. Duela hamar urtetik Mentalizazioaren teoria eta praktika izan da nire aliaturik onenetakoa, gaian sakon formatuz eta pertsonei eta taldeei ikuspegi horretan oinarritutako estrategiak zabaltzen lagunduz.
Irakasle izatea erantzukizun handia dela uste dut. Prestakuntza saioetan nire egunerokoaren metodologiak eta praktikak partekatzen ditut, parte hartzaileekin konektatzeko, ikaskuntzak finkatzeko eta ezagutza praktikoak zabaltzeko aukera ematen duten esperientzia errealak, esku hartze kontziente, ulerkor eta eraginkorrago baterako.
Mendia gustatzen zait eta itsasoa izugarri maite dut. Harremanak elkarrekin hazteko aukera gisa ulertzen ditut. Pertsonak “hazten” ikustea (kontzientzia hartzea, ilusioa sortzea, haien kezkei erantzutea, etab.) eta prozesu horietan lagundu ahal izatea esperientzia bat izan daiteke, non bi aldeak elikatzen garen.