Lege oharra
12/04/2025 2025-04-12 14:41Lege oharra
Lege ohar honek (aurrerantzean, “Lege Oharra”) BOGAN ZERBITZUAK, SCISen Interneteko https://www.boganfor.com webgunearen zerbitzuaren erabilera arautzen du (aurrerantzean, “Webgunea”). Helbidea: Madariaga etorbidea 1, 4. solairua PK 48014 Bilbo (Bizkaia)
Legedia
BOGAN ZERBITZUAK, SCISen eta bere Webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, oro har, Espainiako legedi eta jurisdikzioaren mende daude.
Alderdiek berariaz uko egiten diote legokiekeen foruari, eta berariaz jartzen dira Bilboko epaitegi eta auzitegien menpe, kontratu baldintza hauek interpretatzean edo betearaztean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.
Edukia eta erabilera
Webgunearen erabiltzailea informatuta geratzen da, eta onartzen du webgune honetara sartzeak ez dakar, inola ere, BOGAN ZERBITZUAK, SCISekin harreman komertziala hastea. Webgunearen titularra ez da identifikatzen bere kolaboratzaileen sareak bertan emandako iritziekin. BOGAN ZERBITZUAK, SCISek beretzat gordetzen du aldez aurretik jakinarazi gabe bere Webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea, eta haren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak, baita zerbitzarietan horiek aurkezteko edo aurkitzeko moduak ere, aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgunea osatzen duten elementu guztiak, baita bere egitura, diseinua, iturburu kodea, logoak, irudiak eta bertan ageri diren bestelako elementu grafikoak ere, BOGAN ZERBITZUAK, SCISen edo bere lizentziadunen eta kolaboratzaile sarearen titulartasunekoak dira, eta dagozkien jabetza intelektualeko eskubideen bidez babestuta daude.
Halaber, Webgunean ageri diren markak eta gainerako zeinu bereizgarriak ere dagozkien jabetza industrialeko eskubideen bidez daude babestuta. BOGAN ZERBITZUA, SCISek atal honetan adierazitako edozein jabetza edukien erabilera desleial edo arau hausleari aurre egiteko beharrezkoak diren ekintzak erreserbatzen ditu.
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek espresuki debekatzen du “framingak” egitea edo hirugarrenek gure Webguneen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatuko dituzten beste edozein mekanismo erabiltzea.
Edukien erabilerak lizentziamendu partikularra errespetatu beharko du. Horrenebestez, guztiz debekatuta dago edukien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, jendaurreko jakinarazpena, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera, BOGAN ZERBITZUAK, SCISen aldez aurreko berariazko baimena izan ezean. BOGAN ZERBITZUAK, SCISek baimena ematen du atariak emandako testuak eta edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzeko, betiere honako baldintza hauek guztiak betetzen badira:
- Edukien, dokumentuen edo grafikoen osotasunari eustea.
- Horien jatorria eta iturria BOGAN ZERBITZUAK, SCIS dela adieraztea espresuki.
- Erabilera horren xedea edo helburua bat etortzea Webgunearen helburuekin edota BOGAN ZERBITZUAK, SCISen jarduerarekin.
- Erabilera komertzialik egin nahi ez izatea, eta berariaz debekatuta dago horiek banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo deskonpilatzea.
Beste edozein erabilera BOGAN ZERBITZUAK, SCISek jakinarazi eta baimendu beharko du, aldez aurretik eta berariaz.
Hirugarrenen produktuei eta zerbitzuei buruzko aipamenei dagokienez, BOGAN ZERBITZUAK, SCISek titularrei jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak aitortzen dizkie, eta BOGAN ZERBITZUAK, SCISen Webgunean aipatze edo agertze hutsak ez dakar horien gaineko eskubide edo erantzukizunik, ezta babesik, babesletzarik edo gomendiorik ere.
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzen dituela adierazten du; horregatik, gure Webguneak haien eskubideak urratzen ari direla uste izanez gero, jarri harremanetan BOGAN ZERBITZUAK, SCISekin: boganfor@boganfor.com
Erantzukizuna
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek ez du bermatzen Webgunerako sarbidean edo edukian akatsik ez dagoenik, ezta hura eguneratuta dagoenik ere, baina BOGAN ZERBITZUAK, SCISek bere ahaleginik handiena egingo du, hala badagokio, horiek saihesteko, zuzentzeko edo eguneratzeko.
BOGAN ZERBITZUAK, SCISen Webguneetara sartzea eta horietan jasotako informazioa erabiltzea hori egiten duenaren erantzukizun esklusiboa izango da.
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek ez ditu bere gain hartzen Webgunea erabiltzen dutenen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea) edota bertan gordetako fitxategi edo dokumentuei eragin dakizkiekeen kalteak edo sor litezkeen segurtasun akatsak, Webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabiltzen den ordenagailuan birusa dagoelako, nabigatzaileak gaizki funtzionatzen duelako edo bertsio eguneratu gabeak erabiltzen direlako.
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek ez du erantzungo honako hauetan gordetako informazioaz eta edukiez (adierazpen gisa, , baina ez modu mugatzailean): foroak, txatak, blogak, iruzkinak, sare sozialak edo BOGAN ZERBITZUAK, SCISen Webguneetan edukiak modu independentean argitaratzeko aukera ematen dien beste edozein bitarteko.
Hala ere, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen Legean xedatutakoa betez, BOGAN ZERBITZUAK, SCIS pertsona, agintari eta segurtasun indar guztien esanetara jartzen da, eta aktiboki laguntzeko prest dago legedia nazional zein nazioartekoari, hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin diezazkieketen eduki guztiak erretiratzeko edo, hala badagokio, blokeatzeko. Uste bada Webgunean badela sailkapen horretan jasotako edukiren bat, arren eskatzen dugu BOGAN ZERBITZUAK, SCISekin harremanetan jartzeko.
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek ez du bere gain hartuko Webguneetan agertzen diren posta elektronikoko helbideen bidez emandako erantzunen erantzukizuna, eta, beraz, ezin izango da, inola ere, erantzun horien ondorio juridiko loteslerik sortu.
Estekak edo hiperestekak
Gure Webguneetako estekak beste batzuen webguneetarako edukietara bideratuta egon daitezke. Esteka horien helburu bakarra da interesgarriak izan dakizkizukeen baliabideen Internet bidezko bilaketan laguntzea. Hala ere, orri horiek ez dira BOGAN ZERBITZUAK, SCISenak, eta azken honek ez ditu edukiak berrikusten; horregatik, BOGAN ZERBITZUAK, SCISek ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik gune horietan ager daitezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik. Eduki horiek informazio izaera baino ez dute izango, eta inola ere ez dute harremanik adierazten BOGAN ZERBITZUAK, SCISen eta eduki horien titular diren pertsonen edo erakundeen edo guneen titularren artean. BOGAN ZERBITZUAK, SCISek ez du bere gain hartuko, ezta ere, estekatutako orrialdearen funtzionamenduaren erantzukizuna, edo han sartu edo erabiltzearen ondorioz eragin litezkeen kalteena.
BOGAN ZERBITZUAK, SCISen Webgunerako estekek honako baldintza hauek errespetatu beharko dituzte:
- Esteka ezartzeak ez du esan nahi BOGAN ZERBITZUAK, SCISek esteka egiten duen orrialdearekin inolako akordiorik, kontraturik, babesletzarik edo gomendiorik duenik.
- Hiperesteka ezartzen duen webguneak ez du eduki ez-zilegi, diskriminatzaile, onartu ohi diren printzipio etikoen aurkako edo ordena publikoaren aurkako informaziorik izango, eta ez du hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik izango.
- BOGAN ZERBITZUAK, SCISek bere Webgunerako esteka bat kentzeko eska dezake, inolako arrazoirik azaldu behar izan gabe. Hala eginez gero, esteka jarri duen orriak berehala kendu beharko du, hots, BOGAN ZERBITZUAK, SCISen jakinarazpena jaso bezain pronto.
- Ez du inola ere bermatuko hiperesteka ezartzeak eskain ditzakeen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna, eta ez da horien erantzule egingo. Erabiltzaileak bere erantzukizunpean hartu beharko ditu hiperestekaren webgunean sartzeak ekar ditzakeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.
- Hiperesteka ezartzen den Webguneak ezingo du eduki BOGAN ZERBITZUAK, SCISi dagozkion marka, izen, logotipo, eslogan edo bestelako zeinu bereizgarririk, salbu eta zeinuak hiperestekaren beraren parte direnean edo BOGAN ZERBITZUAK, SCISek aldez aurretik eta berariaz horien erabilera baimentzen duenean.