Pribatutasun politika
12/04/2025 2025-04-12 14:50Pribatutasun politika
Dokumentu honetan, BOGAN ZERBITZUAK SCISek zure datu pertsonalak tratatzeko moduari buruzko eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera dauzkazun eskubideei buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu.
Arduradunaren identifikazioa eta harremanetarako datuak
Enpresa sozial bat gara, gizartean esku hartzen dugu eta komunitatearen garapenean inplikatzen gara, bai proposamen berritzaileak abiaraziz bai kalitateko zerbitzuak kudeatuz, arazoak dituzten pertsonen eta kolektiboen behar sozialak gainditzea helburu. Jarduera horiek inplikatutako pertsonen datuen tratamendua eskatzen dute nahitaez. Datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, Pribatutasun Politika hau garatu dugu informatuta egoteko daukazun eskubidea betetzeko eta gardentasun printzipioa aplikatzeko. BOGAN ZERBITZUAK, SCISekin harremanetan jarri nahi izanez gero, egizu:
- Aurrez aurre edo posta arruntez, egoitza zentralera bidalita, helbidea: Madariaga etorbidea 1, 4.a, PK 48014, Bilbo-Bizkaia.
- Posta elektronikoz: pribatutasun@grupobogan.com
- Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jarrita: pribatutasun@grupobogan.com
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek honetarako tratatzen ditu datu pertsonalak
Prestakuntza
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek gure webgunean eskuragarri dagoen prestakuntza ikastaroa erosteko eta izen ematea kudeatzeko tratatuko ditu zure datuak. Halaber, zure datuak erabiliko dira izen ematearen eta erosketa egoeraren berri emateko eta, hala badagokio, ikastaroarekin zerikusia izan dezaketen prestakuntza materialak bidaltzeko.
Oinarri juridikoa: Zure datuen tratamendua legitimatzen duen oinarria eskatutako zerbitzutik eratorritako kontratu betebeharrak betetzea da.
Gordetzeko epea: Zure datuak harremanak irauten duen denboran gordeko dira, eta ondoren blokeatuta mantenduko dira, balizko erantzukizun legalei erantzuteko behar den denboran.
Hartzaileak: Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, legeak hala agindu ezean.
Eskubideak: Datuak babesteko eskubideak erabili ahal izango dituzu, Pribatutasun Politika honetako Eskubideak Erabiltzea atalean adierazten den bezala.
Zure interesekoak izan daitezkeen ikastaroei buruzko informazioa bidaltzea
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek zure datuak tratatuko ditu zure interesekoak izan daitezkeen prestakuntza ikastaroei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko.
Oinarri juridikoa: Zure datuen tratamendua legitimatzen duen oinarria aldez aurreko baimena da, esplizitua eta informatua, dagokion formularioan horretarako gaitutako laukitxoa markatuz eman dezakezuna.
Gordetzeko epea: Zure datuak baimena ezeztatzen ez duzun bitartean edo zure datuak ezabatzeko eskatzen duzun arte gordeko dira. Komunikazio bakoitzean, baja izapidetzeko mekanismo espezifikoen bidez informazio mota hori jasotzeari uko egin ahal izango diozu, baita baimena ezeztatzeko, aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea eskatu ere.
Hartzaileak: Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, legeak hala agindu ezean.
Eskubideak: Datuak babesteko eskubideak erabili ahal izango dituzu, Pribatutasun Politika honetako Eskubideak Erabiltzea atalean adierazten den bezala.
Informazio eskaeren kudeaketa
BOGAN ZERBITZUAK SCISek zure datuak tratatuko ditu harremanetarako formularioaren bidez bidalitako kontsultak edo eskaerak kudeatzeko eta erantzuteko.
Oinarri juridikoa: Zure datuen tratamendua legitimatzen duen oinarria aldez aurreko baimena da, esplizitua eta informatua, dagokion formularioan horretarako gaitutako laukitxoa markatuz eman dezakezuna.
Gordetzeko epea: Zure datuak xedatutako helbua betetzeko behar diren bitartean, eta, ondoren, balizko erantzukizun legalei erantzuteko behar den denboran.
Hartzaileak: Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, legeak hala agindu ezean.
Eskubideak: Datuak babesteko eskubideak erabili ahal izango dituzu, Pribatutasun Politika honetako Eskubideak Erabiltzea atalean adierazten den bezala.
Halaber, BOGAN ZERBITZUAK, SCISek, bere jarduera nagusia dela eta, bere gain hartzen ditu euskal administrazio publikoetako gizarte zerbitzuen ardurapekoak diren zenbait zerbitzu eta programa, baita batez ere lizitazio bidez BOGAN ZERBITZUAK, SCISek eskuratzen dituen beste zerbitzu publiko batzuk ere.
Zure eskubideak erabiltzea
Jakinarazten dizugu eskubide hauek erabili ahal izango dituzula:
- Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, horietatik zeintzuk tratatzen ari diren jakiteko;
- Zuzena ez den datu pertsonal oro zuzentzeko eskubidea;
- Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal denean.
- Datuen tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzazkoa denean, zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea; kasu horretan, datuak gorde ahal izango ditugu erreklamazioak egiteko edo horietatik defendatzeko.
- Zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, tratatzeko gaitzen gaituen lege oinarria interes legitimoa denean. BOGAN ZERBITZUAK, SCISek zure datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta premiazko interes legitimoa dutenean edo erreklamazioak formulatu, gauzatu edo defendatzeko behar direnean.
- Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea, horiek tratatzeko gaitzen gaituen lege oinarria zure baimena denean.
Eskubide horiek doan erabili ahal izango ditu interesdunak edo, dagokionean, haren ordezkariak, idatziz eskatuta helbide honetan: pribatutasun@grupobogan.com
Aurreko eskubideez gain, interesdunak edozein unetan emandako baimena kentzeko eskubidea izango du, baina baimena kentzeak ez du eraginik izango baimena kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean. BOGAN ZERBITZUAK, SCISek interesdunaren datuak tratatzen jarraitu ahal izango du lege aplikagarriak ahalbidetzen duen neurrian.
BOGAN ZERBITZUAK, SCISek interesdunari gogorarazten dio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duela arau hauste bat egin dela uste badu.
Segurtasuna eta bermeak
Gure helburua da datu pertsonalak beti modu egokian eta legezkoan prozesatzea, datuak babesteko indarrean dauden printzipioen arabera. Horretarako, datuen konfidentzialtasuna bermatzen duten segurtasun neurriak ditugu, eta gure langileek eskatutako sekretu betebeharra betetzen dute. Gainera, sistemek eta tratamenduek datuen zifratzea, pseudonimizazioa –posible denean– eta arduradun gisa tratatzen ditugun datuen osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko egin behar ditugun kontrol egokiak jasotzen dituzte.
Estekak
BOGAN ZERBITZUAK, SCISen webguneak hiperestekak izan ditzake BOGAN ZERBITZUAK, SCISek kudeatzen edo kontrolatzen ez dituen beste gune batzuetara. Horregatik, BOGAN ZERBITZUAK, SCISek ez du bermatzen, ezta bere gain hartzen ere, webgune horietako edukien edo haien pribatutasun praktiken zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta gaurkotasuna. Mesedez, BOGAN ZERBITZUAK, SCISekin zerikusirik ez duten webgune horiei informazio pertsonala eman aurretik, kontuan izan horietan datuak babesteari dagokionez bete beharrekoa eta guk bete beharrekoa desberdinak izan daitezkeela.
Pribatutasun Politika eguneratzea
Baliteke BOGAN ZERBITZUAK, SCISek Pribatutasun Politika hau eguneratu behar izatea. Horregatik, beharrezkoa da politika hau aldian behin, eta, ahal izanez gero, Webgunera sartzen zaren bakoitzean, berrikustea. Hartara, bildutako informazio motari eta haren tratamenduari buruzko informazio egokia izango duzu. Pribatutasun Politika webgunearen oinean aurki dezakezu.