Yolanda Martín Erquicia
10/04/2025 2025-04-11 16:36
BoganFor-eko prestakuntza , gainbegiratze eta aholkularitza unitateko arduraduna
Gizarte Hezkuntza ikasi nuen. Esku Hartze Sistemikoan espezialista naiz. Nire ibilbide profesionala Agintzari GEKEn hasi zen, Udal Gizarte Zerbitzuetako haur eta familientzako arretako hezitzaile eta koordinatzaile lanetan. 2009an, zuzeneko esku hartzetik kudeaketara aldatu nuen, eta Agintzari GEKEko Prestakuntza, Gainbegiratze, Aholkularitza Tekniko eta Programa Komunitarioen Arloko arduradun hasi nintzen, kudeaketa lanak eginez, baita irakasle lanetan ere. Orain, aurreko esperientzia guztia BoganFor-era ekarri dut.
Taldearekin batera, ikaskuntza-irtenbide berritzaile eta egokituak emateko sinergiak sortzen ditut, lantaldeak eta kasuak gainbegiratzeko laguntasun prozesu hurbil eta eraginkorrak, eta aholkularitza teknikoko prozesuetako irtenbide eraginkor eta iraunkorrak.
Bezeroarekin oso gertuko profesionala naiz, haren beharrak, interesak eta nahiak, entzuten ditut, konfiantza sortzen dut, elkarrizketa errazten dut eta haien eskura jartzen ditut balioa eta ezagutza ematen duten elementuak, profesionalak eta erakundeak berak haztea eragingo duten irtenbideak elkarrekin diseinatu ahal izateko.
Eguneroko unerik gogokoenetako bat goizeko lehen kafea bakarrik hartzea da. Gainera, neguan, hondartzan paseo bat ematea bizigarria da, eta udan liburu on bat, hori ere hondartzan, eguzkitakoaren azpian, lasaigarria egiten zait.