Elizabeth Mendizabal Esteban
10/04/2025 2025-04-11 16:36
Haurren babesa, trauma, emozioen erregulazioa eta doluan aditua den irakaslea
Psikologian lizentziaduna naiz, bikote eta familia psikoterapeuta, eta haurren babesaren, traumaren, emozioen erregulazioaren eta doluaren arloan aditua. 10 urte baino gehiagoko esperientzia daukat haurren babesaren esparruan, bai adingabeekin bai familiekiko esku-hartzean.
Adoptia zerbitzuko eta Arlobi Zerbitzuko kide naiz, adingabeen babesean, adopzioan eta harrera-familian aditu gisa. Gainera, Betirako zerbitzuaren bidez, dolu prozesuetan laguntza psikologikoa eskaintzen dut. Irakasle eta gizarte esku-hartzeko profesionalentzako prestakuntza ere eskaintzen dut, aurrez aurre zein online.
Irakasle moduan, funtsezkotzat jotzen dut ikaskuntza esanguratsurako espazioak sortzea, gertutasunak eta talde bakoitzaren beharretara egokitzeak bereizten dituen espazioak.
Honako gai hauetan ere prestakuntza-ekintzak eskaintzen ditut:
- Trauma eta erresilientzia
- Adingabeen babesgabetasuna eta babesa
- Emocioen erregulazioa
- Lotura afektiboa
- Dolua
Zer baliabide gako eskaintzen dut ikastaroetan? Nire esperientzia profesionala, ezagutza konektatu, moldatu eta fluido bihurtzeko.
Prestakuntza-prozesu orotan, gertutasuna sustatzen dugu taldearekin konektatzeko eta euren seinaleak ondo interpretatzeko.