Rosa Lizarraga Marañón
10/04/2025 2025-04-11 16:35
Irakasle eta gainbegirale aditua haurren babesean eta Haurren Sexu Abusuan (ASI)
Psikologian lizentziaduna naiz eta Haur eta Nerabeentzako Psikoterapian espezializatutako Masterra dut. Haur sexu abusuen biktimekin eta haien inguruarekin esku-hartze zuzenean 20 urte baino gehiagoko esperientzia daukat.
Agintzari SCIS-en aritzen naiz haurtzaroan izandako sexu abusuetan psikoterapeuta moduan, balorazio psikologikoa eginez eta adingabeei lagunduz. Bizkaiko Foru Aldundiko Haurren Zerbitzuaren Haurren Sexu Abusuen Egoeretan Esku Hartzeko Programako kide naiz.
Irakasle moduan, haurren sexu abusuen inguruko prestakuntza diseinatzen eta ematen dut hezkuntza, gizarte esku-hartze, osasun, justizia eta polizia arloetako profesionalentzat, besteak beste.
Nire ikastaro eta tailerrak lau osagai hauetan oinarritzen dira: zehaztasun teknikoa, pertsonarekiko hurbiltasuna, giro egokia sortzea eta planteatutako zailtasunei “umorez” erantzutea.
Haurren sexu abusuei buruz eskaintzen dudan prestakuntza ez dago liburu batean. 20 urte baino gehiagoko esperientzian oinarrituta dago. Badakit egoera hauek zailak direla lantzeko, baina ikastaroetan eskaintzen ditudan ekarpenekin segurtasun handiagoz aurre egin daitekeela eta esku-hartzea nabarmen hobetzen dela egiaztatu dut.
Bi modulu hauek eskaintzen ditut:
- Haurren sexu abusa: kontzeptualizazioa, detekzioa, esku-hartzea eta prebentzioa
- Sexua, adingabeak eta internet: profesionalak errealitate berrien aurrean