Motxila emozionala: portaera arazoak ulertzea eta artatzea
Ikastaro honetan, ikasleen portaera problematikoei heltzeko estrategiak ezagutuko dituzu, eta ikasleen eta irakasleen ongizate emozionala eta garapen akademiko egokia sustatzen duten ikaskuntza ingurune inklusiboak sortu.
Haur horien “motxila” bizipen konplexuz beteta dator, zeinek emozioak eta portaera erregulatzeko zailtasunak sortzen dituzten eta irakasleekin zein berdinekin pertsonen arteko harremanak zailtzen dituzten. “Motxila” hori ulertzeak beste ikuspegi bat izaten eta aplikatzen lagunduko dizu.
Landuko dituzun gaiak
- Motxila emozionala: zer esan nahi du eta zer dakar?
- Esperientzia konplexuen inpaktua garapenaren hainbat arlotan.
- Haien barne mundua, beharrak eta zailtasun komunak ulertzea.
- Ikaskuntzan agertzen diren arazoak.
- Profil internalizatzaileak eta esternalizatzaileak, nola jartzen gara harremanetan?
- Ezbeharrari aurre eginez: emozioen, jokabidearen eta gatazken kudeaketa.
- Irakasle erresilienteak: IZATEA eta SUSTATZEA.
- Umorea: nola lagun diezaieke?
- Taldean lan eginez: familia-eskola eta beste eragileekiko harremana sendotuz.
- Kasu praktikoetan aplikatzea.
Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…
Hezkuntza sistemaren arloko profesionala bazara.
Metodologia eta baliabideak
Ikastaro birtual honetan parte hartzeko 30 ordu inbertitu beharko dituzu, 4 astetan banatuta. Egingo duzun lana asinkronoa izango da, Moodle plataformaren bidez. Ikastaroa hasi baino egun batzuk lehenago, zure erabiltzaile izena eta plataformara sartzeko pasahitza jasotzen dituen mezu elektroniko bat jasoko duzu.
Ikaskuntza esperientzia honek ikuspegi praktikoa du, parte hartzailea, eta ezagutza elkarrekin eraikitzera bideratuta dago. Edukiak hainbat ardatzetan banatuko da eta modu integratzailean lantzen joango zara, zure errealitate profesionalarekin konektatuta.
Jarduerak:
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea
- Moodleko foroetako dinamikak
- Banakako ariketa praktikoak
- Funtsezko oinarri teorikoen azalpena
- Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikoki aztertzea
- Ordubeteko banakako tutoretza
Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu
- Gailu bat: ordenagailua, tableta, smartphonea…
- Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez
- Microsoft Teamserako sarbidea.
- Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Ikastaroan parte hartzeari buruzko zalantzarik baduzu edo laguntza behar baduzu, idatzi mezu bat: mariaperez@agintzari.eus edo deitu telefonoz, 688 86 32 66. Zuri laguntzeko gertu gaude!