Elkarrizketa eraldatzailea: aldaketa errazten
Ikastaro honek lagunten pertsonengan rol aktiboa eta benetako eraldaketa sustatuko duen elkarrizketa bat diseinatzeko eta gidatzeko gakoak eskaintzen dizkizu.
Lagun egiteko harremanean paradigma aldatzea planteatzen du, hausnartzeko gaitasuna indartuz, funtzionamendu pertsonal, familiar edo sozialeko dinamika berriak sortzeko ardatz gisa, eta irtenbide partekatu, sendo eta eraginkorrak eraikitzeko ikuspegiarekin.
Landuko dituzun gaiak
- Figura profesionala: aldaketaren gida eta laguntzailea.
- Paradigma eta printzipioak.
- Motibazioa, inplikazio aktiboa eta helburuen ezarpena sustatzea.
- Aldaketarekiko erresistentzia, alborapen kognitiboak eta judizioak.
- Hausnarketa: galdera gidariak eta erabakiak hartzea.
- Irtenbide partekatuak bilatzea eta ekintza plan bat sortzea.
- Komunikazio asertibo eta eraginkor baterako gakoak.
- Aurrerapenen ebaluazioa eta jarraipena.
- Kasu praktikoetan aplikatzea.
Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…
Pertsonei laguntzen badiezu eta profesionala bazara gizarte hezkuntza, gizarte lan, gizarte integrazio, psikologia, hezkuntza sistema edo osasun sistemaren arloetan.
Metodologia eta baliabideak
Ikastaro %100 birtuala, Teams plataforman 2,5 orduko iraupena duten 3 saio sinkronotan.
Ikaskuntza esperientzia honek ikuspegi praktikoa du, parte hartzailea, eta ezagutza elkarrekin eraikitzera bideratuta dago. Edukiak modu integratzailean lantzen joango zara, zure errealitate profesionalarekin konektatuta.
Jarduerak:
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea: eguneroko egoeretan aplikatzea.
- Talde dinamikak: beste pertsona batzuekin partekatu eta ikasiko duzu.
- Funtsezko oinarri teorikoak azaltzea: teoria ezagutzea eta sendotzea.
- Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikoki aztertzea.
Ikastaroa amaitutakoan, webgrafia , bibliografia eta gainerako materialak partekatuko ditugu zurekin.
Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu
- Gailu bat: ordenagailua, tableta, smartphonea…
- Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez
- Microsoft Teamserako sarbidea.
- Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
- Konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago gutxienez, dena ondo dagoela egiaztatzeko.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Gogorarazten dizugu saioak ez ditugula grabatuko eta zuk grabatzea ere ez dagoela baimenduta.