Dolua ikasgelan: ikastetxetik nola lagundu – BoganFor

Ikastaro honek, dolu-prozesuetan murgilduta dauden ikasleei laguntzeko gakoak eta tresnak ematen ditu, ikuspegi praktiko batetik eta hezkuntza-ingurunean gertatzen diren egoeretara transferentzia sustatuz.

Haurtzaroan eta nerabezaroan ematen diren galera eta dolu mota desberdinetan ematen diren adierazpenetan sakontzen du. Egoera bakoitzaren premietara egokitutako arreta estrategien garapena bermatzen du eta hezkuntza-ingurune sentikor eta inklusibo bat sortzera bideratutako estrategiak eskaintzen ditu.

Landuko dituzun gaiak

  • Galera eta dolura hurbilduz: funtsezko kontzeptuak eta tipologiak.
  • Dolua haurtzaroan eta nerabezaroan: erantzunak, sintomak eta emozioak.
  • Komunikazioak akonpainamenduan duen garrantzia: errazteko ekintzak.
  • Erritualak eta babes-dinamikak laguntza ekintza garatzeko.
  • Doluak okerrera egiten duenean: arreta- estrategiak eta seinaleak.
  • Dolu traumatikoak hezkuntza-komunitatean: erantzun kolektiboa.
  • Galeran eta doluan heztea: gela sentikorra eta inklusiboa sortuz.
  • Irakasleen autozaintzarako tip-ak.
  • Ikasitakoa aplikatuz: kasu praktikoekin lanean.

Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…

Hezkuntza sistemaren arloko profesionala bazara.

Metodologia eta baliabideak

Ikastaro birtual honetan parte hartzeko 30 ordu inbertitu beharko dituzu, 4 astetan banatuta. Egingo duzun lana asinkronoa izango da, Moodle plataformaren bidez. Ikastaroa hasi baino egun batzuk lehenago, zure erabiltzaile izena eta plataformara sartzeko pasahitza jasotzen dituen mezu elektroniko bat jasoko duzu.

Ikaskuntza esperientzia honek ikuspegi praktikoa du, parte hartzailea, eta ezagutza elkarrekin eraikitzera bideratuta dago. Edukiak hainbat ardatzetan banatuko da eta modu integratzailean lantzen joango zara, zure errealitate profesionalarekin konektatuta.

Jarduerak

  • Kasu errealen eztabaida eta kontrastea.
  • Moodleko foroetako dinamikak.
  • Banakako ariketa praktikoak.
  • Funtsezko oinarri teorikoen azalpena.
  • Prozedura eraikitzea ikasgelara eramateko.
  • Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikoki aztertzea.
  • Ordubeteko banakako tutoretza.

Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu

  • Gailu bat: ordenagailua, tableta edo smartphonea.
  • Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez.
  • Microsoft Teamserako sarbidea.
  • Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Ikastaroan parte hartzeari buruzko zalantzarik baduzu edo laguntza behar baduzu, idatzi mezu bat: emendizabal@adoptia.org edo deitu telefonoz,  688 72 21 37. Zuri laguntzeko gertu gaude!
920_580_14_Irudia duelo en el aula

147,00 

Egoera
Irekita
Hizkuntza
Gaztelania
Plazak
Eskuragarri
Orduak
30
Data
2025/10/06-2025/11/04
Ordutegia
Malgua
Lekua
Online (Moodle-Teams)
No apps configured. Please contact your administrator.
No apps configured. Please contact your administrator.