Hasiera
10/04/2025 2025-04-10 16:38Hasiera
Esperientzia eta ezagutza konektatzen ditugu zuri profesionalki eta erakunde gisa hazten laguntzeko
Zer egiten dugu?
Prestakuntza
Gure ezagutza eta egiten jakitea partekatzen dugu zurekin, prestakuntza ekintza berritzaileen bidez
BoganFor ekimean ikastaro sorta zabala eskaintzen dizugu, bai gure prstakuntza eskaintzan berez eskuragarri daudenak bai zuretzat eta zure erakundearentzat neurrira diseinatuak, gizarte, osasun, hezkuntza eta antzeko beste arlo batzuetako profesionalei zuzenduta.
Ezagutza aditua dugu haurren aurkako sexu abusuan, genero indarkerian, osasun mentalean eta haurren babesean, besteak beste, hainbat teknika aurreraturekin.
Gure prestakuntza programak zu ezagutza teoriko eta praktikoekin eta tresna eraginkor eta eguneratuenekin janzteko diseinatuta daude, lanean zure potentzial guztia zabaldu ahal izateko. Zure eta zure erakundearen garapen profesionala bultzatu nahi dugu!
Ezagutu gure prestakuntza ereduaren balio bikoitza:
Profesional taldea ekinean: oinarri teoriko sendoa eta esperientzia zabala duten irakasleak ditugu. Zure egunerokoan aplikatzeko benetan jakin behar duzuna ikasiko duzula bermatzen dizugu.
Ikaskuntza aktiboa eta kolaboratiboa: ezagutzaren eraikuntzan sinesten dugu, ikaskuntza ekintza esanguratsu, eraldatzaile eta gogoetatsuen bidez.
Ikastaro aktiboak
Hazteko eta profesionalki ikasteko aukera bat.
Eman izena orain, leku-kopurua mugatua da eta.
Motxila emozionala: portaera arazoak ulertzea eta artatzea
Ikastaro honetan, ikasleen portaera problematikoei heltzeko estrategiak ezagutuko dituzu, eta …
147,00 €
Haurren aurkako sexu abusua. Hezkuntzaren eremuan detektatzeko eta esku hartzeko funtsezko elementuak
Prestakuntza honek adingabeen aurkako sexu abusuak detektatu eta zerbitzu egokietara …
142,00 €
Balora: haurren eta nerabeen babesgabetasuna baloratzeko tresna
Prestakuntza honetan Balora Instrumentuaren ekarpenak, kontzeptu giltzarriak eta aplikatzeko irizpideak …
95,00 €
El duelo: claves para un acompañamiento inicial EU
Te permitirá reconocer las diversas formas en que se manifiesta …
56,00 €
El duelo: claves para un acompañamiento inicial EU
sábado 9:30-14:30 h
Mentalizazioa eta emozioen kudeaketa: Aliatu bat gizarte- eta hezkuntza-harremanean
Ikastaro honek laguntzen dituzun pertsonen jokabidetik harago doan begirada bat …
140,00 €
Autolesioak: min ikusezina nerabezaroan
Prestakuntza honekin autolesioa erakusten duten zantzuak identifikatzeko eta azpian dauden …
35,00 €
Autolesioak: min ikusezina nerabezaroan
Antsietatea eta depresioa nerabezaroan: erresilientziarako gakoak
Gune honek nerabezaroko antsietate eta depresio nahasmenduak identifikatzeko gakoak eskaintzen …
35,00 €
Erregulazio emozionala eta erresilientzia: ikasgelan jarduteko jarraibideak
Ikastaroan, gaur egun gure ikasgeletan aurkitzen ditugun ikasle profil berrien …
147,00 €
Eskaripeko prestakuntza
Zure prestakuntza,
zure neurrira
Zuretzat bereziki egindako ikastaro bat behar duzu? Diseinatuko dugu! Prestakuntza ekintzak pertsonalizatzen ditugu, zure espektatibei, helburuei, denborei edo formatuei erantzun diezaieten.


Gainbegiratzea
Analisi kritikoko laguntasun integrala eskaintzen dugu, espazio seguru batean. Erakunde publiko edo pribatu bateko kide izan, gure taldeak zurekin lan egiten du, zure esku hartzean sortzen diren egoera konplexuetan gogoeta eta orientazioa eskaintzeko.
Gure gainbegiratzearen bidez, banakakoa edo taldekoa izan, zure lanaren kalitatea hobetzea, zure sistema indartzea edo zure taldearen gaitasuna handitzea nahi dugu.
Zurekin batera hiru alderdi gako gainbegiratzen ditugu: errefortzu teknikoa, pertsonen zaintza eta egoera konplexuen ulermena eta maneiua.
Aholkularitza
Hobekuntza arloak identifikatzen ditugu eta zure erakundearekin lankidetzan aritzen gara zure helburuen betetze maila optimizatzeko.
Berrikuntza sozial, tekniko eta teknologikoaren arloko aholkularitza pertsonalizatua ematen dugu profesionalentzat eta erakunde publiko eta pribatuentzat. Gure funtsezko arlo teknikoak arlo sozialarekin, soziohezitzailearekin eta soziosanitarioarekin lotuta daude. Ezagutza sistematizatzen, prozedurak egokitzen eta eskuliburu eta tresna teknologiko egokituak diseinatzen laguntzen dizugu.
Gure aholkularitzaren nortasun ikurra lidergo partekatuan, metodologia kolaboratiboen erabileran eta irizpide jasangarrien integrazioan oinarritzen da.

Talde profesionala
Egin bat ikaskuntza komunitate bakan batekin!
Ikasi psikologia, gizarte lan, gizarte hezkuntza eta pedagogiaren eremuan lanean ari den profesional talde batengandik eta talde batekin, zeinak esperientzia handia baitu sektore soziosanitarioan, soziokomunitarioan eta soziohezitzailean zuzeneko esku hartzean. Prestakuntzan, gainbegiratzean eta aholkularitzan duten ibilbideari esker, ikuspegi praktiko eta errealista eskainiko dizute aurre egin beharreko erronketan.
Ezagutu gure taldea! Ezagutu nor diren eta bere esperientziak nola bultza dezakeen zure ibilbide profesionala.

Yolanda Martín Erquicia
BoganFor-eko prestakuntza , gainbegiratze eta aholkularitza unitateko arduraduna
Óscar Granado Barreira
Prestakuntza prozesuen eraikuntzarako gidaria
Alberto Rodríguez González
Harrera espezializatuko (PAFE) eta adopzioko irakaslea
Rosa Lizarraga Marañón
Irakasle eta gainbegirale aditua haurren babesean eta Haurren Sexu Abusuan (ASI)
Óscar Ramiro Ayllón
Irakasle espezialista atxikimenduan, tratu txarren ondoriozko trauman eta neurogarapenerako inpaktu traumatikoan
Miguel Salgado Subiza
Mentalizazioko irakaslea eta haurren babesean aditua
María Pérez Camargo
Ongizate emozional, mindfulness, doluaren kudeaketa eta haurren babesaren balorazioari buruzko irakaslea
Lourdes Moruga Sebastián
Genero indarkeriari buruzko irakasle espezialista
José Ramón Elizondo
Irakaslea eta gainbegirale aditua haurren babesean eta haurren sexu-abusuan
Elizabeth Mendizabal Esteban
Haurren babesa, trauma, emozioen erregulazioa eta doluan aditua den irakaslea
Daniel García Gómez
Irakaslea esku hartze psikoterapeutikoan, familiaren funtzionamenduan eta dolu prozesuetako laguntzanMetodologia
Gure balioak
Gure egiteko moduan, prestakuntzari, gainbegiratzeari eta aholkularitzari dagokienez, gidatzen gaituzten alderdiak gure funtsezko balioak, profesional taldearen ezagutza eta esperientzia eta parte hartzaile bakoitzak bere ikaskuntza eta hazkuntza prozesuan duen rolarekiko errespetua dira.
Teoria eta praktika
Teoriaren eta praktikaren arteko oreka egokia ezartzen dugu. Kontzeptuak ulertzen lagunduko dizun oinarri teoriko sendo batetik abiatzen gara, eta ikasitakoa egoera errealetan aplikatzeko aukerarekin osatzen dugu. Gure saioetan jarduera esanguratsuak eta erronka praktikoak sartzen dira, eskuratutako ezagutzak berehala zure eguneroko ekintzetara transferitzeko.
Eredu konstruktibista
Ikaskuntza kolaboratiboaren alde egiten dugu. Eredu konstruktibista bat erabiltzen dugu, ikasitakoa zuretzat esanguratsua izan dadin. Zure ezagutzetatik, aurretiazko esperientzietatik eta espektatibetatik abiatzen gara, ideia, ezagutza eta trebetasun berriak eraikitzen eta horiekin konektatzen laguntzeko. Protagonista izango zara!
Pertsonalizazioa
Ikaskuntza ibilbide pertsonalizatua diseinatzen dugu zuretzat, pertsona bakoitzak abiapuntu, xede eta behar propioak dituela ulertzen dugulako. Zure bidean trebetasunak indartu eta lan ingurunearen erronkei erantzungo dieten eduki eta jarduera espezifikoak aurkituko dituzu.
Bogan Taldea: ibilbide konprometitua, inpaktua duena
BoganFor nola jaio zen jakin nahi duzu? Aurkitu hemen!
Bogan Taldea EAEn eta Nafarroan errotuta dauden gizarte ekimeneko hiru kooperatibaren aliantza da: Agintzari, Zabalduz eta Garaian. 2018an sortu zenetik, lurraldean errotuta dagoen, konprometituta dagoen eta inpaktu soziala duen enpresa kooperatiboko eredu baten alde egin du.
Hiru kooperatibak balio, etika, posizionamendu, ikuspegi eta elkartasun eredu partekatu batek elkartzen gaitu, eta horrek kooperatiba bakoitzaren autonomia eta nortasun propioa zaintzearekin bateragarria den nortasun komun bat sortzen du.
Bogan Taldearen irismena autonomikoa eta estatukoa da. Taldea osatzen dugun ia 1.200 pertsonak –horietatik %71 emakumeak– eraldaketa sozialean eta eredu kooperatiboan eta ekonomian eta ekintza sozialean oinarritutako ekimenetan zentratzen gara.
Barne mailan, lankidetza sustatzen dugu, sinergia humanoak, teknikoak eta ekonomikoak sortzeko, eredu kooperatibo jasangarri eta eraldatzaile baten bidez. Kanpoan, antzeko erakundeekin lankidetzan aritzen gara, gizarte ekintzako hirugarren sektorea indartu eta duinduko duen erantzukizun soziala sustatuz.
40 urte baino gehiago
Pertsonak
Eredu kooperatiboa
Gizarte ekonomia
BoganFor: hastapenak eta bilakaera
BoganFor Bogan Taldetik bultzatzen dugun prestakuntza, gainbegiratze eta aholkularitza arloa da. Gure misioa pertsona, familia eta taldeekin esku hartuz praktikan metatutako ezagutza zabala partekatzea da, baita hainbat erakunde, instituzio eta administrazio publikorekin lankidetzan arituz lortutakoa ere.
Arlo sozial, soziohezitzaile eta soziosanitarioan dihardugu, autonomia erkidegoen mailan zein estatu mailan, eraldaketa soziala eta inpaktua duten ekimen berrien garapena direlarik gure mugarri nagusia.
Azken urteetan, ikaskuntza esperientziak eta proiektu garrantzitsuak gidatu ditugu aldundietarako, gobernu autonomiko eta lokaletarako eta hirugarren sektoreko erakunde sozialetarako.
Masterretan eta graduondoetan ere lagundu dugu unibertsitateetan, baita psikologia, gizarte lan, erizaintza eta gizarte hezkuntzako elkargo profesionalekin ere, maila autonomikoan eta estatalean.