Autolesioak: min ikusezina nerabezaroan – BoganFor

Prestakuntza honekin autolesioa erakusten duten zantzuak identifikatzeko eta azpian dauden arrazoiak ulertzeko funtsezko gakoak lortuko dituzu. Gainera, laguntza ingurune sendo bat eraikitzeko teknikak emango dizkizu, nerabeei min emozionala gainditzen eta jokabide autolesiboei amaiera emango dieten konponbideak bilatzen laguntzeko.

Landuko dituzun gaiak

  • Zer dira autolesioak? Definizioa eta tipologiak
  • Autolesioen inpaktu emozionala eta psikologikoa nerabeengan eta haien ingurunean
  • Seinaleak eta sintomak identifikatzea: fisikoak, portaerakoak eta beste adierazpen batzuk
  • Komunikazio eraginkorra eta profesional-nerabe lotura: laguntzarako gakoak
  • Irtenbideak eraikitzen: esku hartze eraginkorrerako estrategiak

Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…

Nerabeekin lan egiten duen edozein lan esparrutako profesionala bazara.

Metodologia eta baliabideak

Ikastaroa %100 online da eta 2,5 orduko zuzeneko saio batean egiten da, Teams plataforman.

Ikaskuntza esperientzia honek ikuspegi praktikoa du, parte hartzailea, eta ezagutza elkarrekin eraikitzera bideratuta dago. Gainera, edukiak modu integratzailean lantzen joango zara, zure errealitate profesionalarekin konektatu ahal izan ditzazun.

Ikastaroa amaitutakoan, webgrafia , bibliografia eta gainerako materialak partekatuko ditugu zurekin.

Jarduerak

  • Kasu errealen eztabaida eta kontrastea: eguneroko egoeretan aplikatzea.
  • Talde dinamikak: beste pertsona batzuekin partekatu eta haiengandik ikasiko duzu.
  • Funtsezko oinarri teorikoen azalpena.
  • Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikotasunez aztertzea.

Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu

  • Gailu bat: ordenagailua, tableta, smartphonea….
  • Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez.
  • Microsoft Teamserako sarbidea.
  • Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
  • Konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago gutxienez, dena ondo dagoela egiaztatzeko.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Gogorarazten dizugu saioak ez ditugula grabatuko eta zuk grabatzea ere ez dagoela baimenduta.
920x580_6.Autolesiones

35,00 

Egoera
Irekita
Hizkuntza
Gaztelania
Plazak
20
Orduak
2.5
Data
14-15/03/25
Ordutegia
17:00-19:30 h
Lekua
Online (Teams)

Don't have an account yet? Sign up for free

No apps configured. Please contact your administrator.
No apps configured. Please contact your administrator.