Balora: haurren eta nerabeen babesgabetasuna baloratzeko tresna
Prestakuntza honetan Balora Instrumentuaren ekarpenak, kontzeptu giltzarriak eta aplikatzeko irizpideak ezagutu ahal izango dituzu.
Haurren babesak tresna zehatz eta eraginkorrak behar ditu, profesional taldeek erabaki informatuak eta egokiak hartu ahal izateko. Balora tresna gizarte zerbitzuetako arrisku eta babesgabezia egoeren larritasuna baloratzeko tresna gisa sendotu da, lehen babes lerroan lan egiten dutenei laguntza ezin baliotsuagoa emanez.
Landuko dituzun gaiak
- Tresnaren ikuspegi orokorra, ezartzeko metodologia eta lege esparrua
- Funtsezko kontzeptuak: ahultasuna, babesgabetasuna eta kalte esanguratsua
- Tresna aplikatzeko irizpideak eta prozedura:
- Babesgabetasun tipologiak eta larritasun mailak
- Balorazio prozesua: aplikazio uneak eta prozesuaren etapak
- Aplikazio faseak, ekintzak eta esku hartzen duten profesionalak
- Lan komunitarioko eta sareko estrategiak
Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…
Haurrak babesteko gaietarako sistemaren arloko profesionala bazara.
Metodologia eta baliabideak
Ikastaroa %100 online da eta hiru saio sinkronotan egiten da, Teams plataforman, bakoitza bi ordu eta erdikoa.
Prestakuntzaren garapenean tartekatu egiten dira ekarpen teorikoak, ezagutza transmitituz, eta metodologia praktiko, aktibo eta parte hartzaile bat, hausnarketa pertsonala eta taldekoa eta ikaskuntza kolaboratiboa sustatzen dituena.
Ikastaroa amaitutakoan, webgrafia , bibliografia eta gainerako materialak partekatuko ditugu zurekin.
Jarduerak
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea: eguneroko egoeretan aplikatzea.
- Talde dinamikak: beste pertsona batzuekin partekatu eta haiengandik ikasiko duzu.
- Funtsezko oinarri teorikoen azalpena.
- Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikoki aztertzea.
Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu
- Gailu bat: ordenagailua, tableta, smartphonea….
- Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez.
- Microsoft Teamserako sarbidea.
- Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
- Konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago gutxienez, dena ondo dagoela egiaztatzeko.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Gogorarazten dizugu saioak ez ditugula grabatuko eta zuk grabatzea ere ez dagoela baimenduta.