Balora: tresnaren erabilera kasu praktikoetan
Ikastaro praktiko honek zure ezagutzak sendotzeko eta haur eta nerabeen babesgabetasun egoerak ebaluatzeko Balora tresna praktikan jartzeko aukera emango dizu. Kasu errealak edo simulatuak aztertuz, zure gaitasun profesionala garatuko duzu arrisku-mailak identifikatzeko eta zure erabakiak segurtasun eta eraginkortasun handiagoan oinarritzeko.
Prestakuntza metodologia praktiko eta interaktibo batean oinarritzen da, testuinguru konplexuetan aztertzeko eta erabakiak hartzeko duzun gaitasuna indartzera bideratuta.
* Ikastaro hau jarraitzeko, Balora instrumentua eta bere funtzionamendua ezagutu beharko dira. Oraindik ez baduzu sakon ezagutzen, ikastaro hau interesgarria izan daiteke zuretzat.
Landuko dituzun gaiak
- Baloraren oinarriak eta funtzionamendua testuinguruan kokatzea.
- Aplikatzeko uneak eta balorazioa urratsez urrats.
- Babesgabetasun-tipologiak eta larritasun-mailak zehaztea.
- Alborapenak balorazioan eta erabaki arrazoituak hartzea.
Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…
Haurrak babesteko gaietarako sistemaren arloko profesionala bazara.
Metodologia eta baliabideak
Ikastaroa %100 online da eta bi saio sinkronotan egiten da, Teams plataforman, bakoitza bi ordu eta erdikoa.
Prestakuntza praktikoa, aktiboa eta parte-hartzailea izango da, norberaren eta taldearen hausnarketa eta elkarlaneko ikaskuntza sustatzeko.
Ikastaroa amaitutakoan, webgrafia bibliografia eta gainerako materialak partekatuko ditugu zurekin.
Jarduerak
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea: eguneroko egoeretan aplikatzea.
- Talde dinamikak: beste pertsona batzuekin partekatu eta haiengandik ikasiko duzu.
- Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikoki aztertzea.
Ikastaroa jarraitzeko behar duzuna
- Gailu bat: ordenagailua, tableta edo smartphonea.
- Balora tresna.
- Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez.
- Microsoft Teamserako sarbidea.
- Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
- Konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago gutxienez, dena ondo dagoela egiaztatzeko.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Gogorarazten dizugu saioak ez ditugula grabatuko eta zuk grabatzea ere ez dagoela baimenduta.