Nerabeen mina laguntzea: antsietatea, depresioa eta suizidio-arriskua
Espazio honek ikasgelan eta hezkuntza zein gizarte-espazioetan agertzen den ondoeza emozionala irakurtzeko gakoak eskuratzeko, eta antsietatea, depresioa eta autozauriak ikuspegi ulerkor, prebentibo eta ez-patoligatzaile batetik lantzeko aukera ematen dizu.
Aldaketa bizkorren garaian gaude, eta sufrimendu-modu asko oharkabean pasatzen dira edo «zailak» diren jokabideekin nahasten dira, esku-hartzea atzertuz. Begiratzen, entzuten eta laguntzen ikastea funtsezkoa da nerabeak babesteko, emozioak bideratzeko eta berrindartzea sustatzeko.
Landuko dituzun gaiak
- Gaur egun nerabe izatea: aldaketak, erronkak eta ahultasunak.
- Ondoeza ikusezin bihurtzen denean: adierazpen emozionalaren formak.
- Zer behatu eta nola jokatu: seinaleak, mugak eta bideratzea.
- Patologizatu gabe laguntzea: eusteko eta berrindartzea sustatzeko tresnak.
Ikastaro hau interesgarria izango zaizu baldin eta…
Nerabeei laguntzen badiezu gizarte hezkuntza, gizarte lan, gizarte integrazio, psikologia, aisia eta denbora libre, kirol, hezkuntza sistema edo osasun sistemaren arloetan.
Metodologia eta baliabideak
%100 onlineko ikastaroa, hiru saio sinkronotan antolatua, bakoitza bi ordu eta erdiko iraupenarekin, Teams plataforman.
Ikaskuntza esperientzia honek ikuspegi praktikoa du, parte hartzailea, eta ezagutza elkarrekin eraikitzera bideratuta dago. Edukiak modu integratzailean lantzen joango zara, zure errealitate profesionalarekin konektatuta.
Ikastaroa amaitutakoan, webgrafia eta bibliografia partekatuko ditugu zurekin.
Jarduerak
- Kasu errealen eztabaida eta kontrastea: eguneroko egoeretan aplikatzea.
- Talde dinamikak: beste pertsona batzuekin partekatu eta haiengandik ikasiko duzu.
- Funtsezko oinarri teorikoak azaltzea: teoria ezagutzea eta sendotzea.
- Bideoak, irudiak edo testuak ikustea eta kritikotasunez aztertzea.
Ikastaroa jarraitzeko hau behar duzu
- Gailu bat: ordenagailua, tableta edo smartphonea.
- Interneterako konexioa, ahal dela kable bidez.
- Microsoft Teamserako sarbidea.
- Kamera eta mikrofonoa aktibatuta.
- Konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago gutxienez, dena ondo dagoela egiaztatzeko.
Aprobetxamendu ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia).
Gogorarazten dizugu saioak ez ditugula grabatuko eta zuk grabatzea ere ez dagoela baimenduta.