Laura Díez Estrada
10/06/2026 2026-06-10 11:04
Familia-eskuhartze espezializatuko programaren arduraduna, haurren babesaren arloan
Gizarte-hezitzaile eta haur-hezkuntzako hezitzaile gisa prestatu nintzen. Gaur egun, Gipuzkoako Aldundiaren Trebatu programa espezializatuaren arduraduna naiz, eta haur-desbaseko kasuen koordinazioa eta gainbegiratzea egiten dut.
Nire ibilbide profesionala haur babeseko sistemari lotuta egon da, bai foru-eremuan bai udal-eremuan. Azken zortzi urteotan, haur eta nerabeekin esku hartzen espezializatu naiz, bereziki indarkeriak haien garapenean duen eraginean arreta jarriz.
Nire jardun profesionalean bereziki gustuko dut programaren ebaluazio-prozesuetan parte hartzea; izan ere, espazio horretatik esku-hartzea ikus daitekeenaz harago aztertzen dut. Bereziki interesatzen zait jarduketa bakoitzaren atzean dauden prozesuak, erabakiak eta adierazleak ulertzea, praktika fintzeko eta haur eta nerabeen ongizatean duen eragina hobetzeko helburuarekin.
Nire jardun profesionala profesionalentzako prestakuntzarekin uztartzen dut, haur babeseko sistema, arau-esparrua (Balora, LOPIVI, LIA), ingurune seguruak sortzea, bizikidetza eta eguneroko testuinguruetako gatazken kudeaketa jorratuz.
Esku-hartzea eta prestakuntza harremanetan oinarritutako prozesutzat ulertzen ditut; prozesu horietan, elkarlanean eraikitzea, konfiantza eta loturaren zaintza funtsezkoak dira ikasteko, esku hartzeko eta praktika eraldatzeko.